2013/01/21

Aireko akrobaziak heziketa fisikoan, Irati Arteagaren proiektua #viajandoconelcirco

Egilea: Irati Arteaga
Lehen Hezkuntza Graduko 1. maila
Donostiako Irakasleen U.E.
UPV/EHU

Gauzatu dudan elkarlan proiektua Arantzazuko Ama Ikastolan klase ematen duen Unai Prescedo, Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin batera sortutakoa da.
Ideia honen iturburua gaur egun ematen diren gorputz hezkuntzako klaseak dira. Saskibaloia, futbola eta boleybola ohiko kirolak dira hainbat trebetasun fisiko lantzeko, baina ez dira ariketa fisiko eta psikologikoa eskaintzen duten ekintza bakarrak.

Horregatik, proiektu kolaboratibo honen oinarria gorputz hezkuntzako klaseak emateko aukera aniztasuna sortzea zen. Horretarako, lau saio prestatu ditugu aireko akrobaziak probatzeko. 

Saio hauetan, haurrek psikomotrizitatea, kontzentrazioa, pazientzia, jarrera fisiko alternatiboak (gorputza airean, lurrean), lateralitatea eta talde lana landu dituzte, beste hainbeste gauzaren artean. 

Oso ekintza onuragarria izan da bai haurrentzat bai guretzat. Haurrek euren berezko gaitasunak trebatzeko eta gorputz hezkuntza era alternatibo batean lantzeko aukera izan dute. 

Hemen uzten dizuet bideoa:






No hay comentarios:

Publicar un comentario